Indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, beste gauza batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza trasnformazio proiektua

Zorrotzaurre

Indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, beste gauza batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza trasnformazio proiektua

21/09/2016

Aste honetan, indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, hiriburu bizkaitarrak azken urteotan burutu dituen garapen proiektuak zuzenean ikusteko.

Ordezkaritza, Pune hiriko Eraikuntza Enpresa  Elkartuen Konferakuntza konpainietako 51 goi-karguk osatuta (CREDAI), Bizkaiko arkitektura estudio eta toki enpresekin bildu da,  negozio aukera berriak bilatzeko helburuaz.

Astelehen goizean, Batzorde Kudeatzaileko gerentea, Pablo Otaola, eurekin bildu zen Zorrotzaurreko proiektuaren zenbait hirigintza alderdi aztertzeko. Lanaldiari amaiera emateko  Zorrotzaurreko penintsulara joan ziren  eta han, birsorkuntza planaren garapena zuzenean  egiaztatu ahal izan zuten.

 

 

Aurrekoa
Hitzarmen Batzordeak, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurren sendotzeko proiektua idazteko lehiaketarako deialdia egin du
Hurrengoa
Bilbao Ekintzaren laguntzen egitaraua, Zorrotzaurreko dinamizazio ekonomikoko proiektuetarako
close