Zorrotzaurre
Indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, beste gauza batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza trasnformazio proiektua
Aste honetan, indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, hiriburu bizkaitarrak azken urteotan burutu dituen garapen proiektuak zuzenean ikusteko.
Ordezkaritza, Pune hiriko Eraikuntza Enpresa Elkartuen Konferakuntza konpainietako 51 goi-karguk osatuta (CREDAI), Bizkaiko arkitektura estudio eta toki enpresekin bildu da, negozio aukera berriak bilatzeko helburuaz.
Astelehen goizean, Batzorde Kudeatzaileko gerentea, Pablo Otaola, eurekin bildu zen Zorrotzaurreko proiektuaren zenbait hirigintza alderdi aztertzeko. Lanaldiari amaiera emateko Zorrotzaurreko penintsulara joan ziren eta han, birsorkuntza planaren garapena zuzenean egiaztatu ahal izan zuten.