Hutsik dauden Mefesaren bost eraikin eraisten hasi dira

Zorrotzaurre

Hutsik dauden Mefesaren bost eraikin eraisten hasi dira

22/09/2015

Aste honetan, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordea, Mefesa enpresarenak ziren eta gaur egun hutsik dauden bost eraikin eraisten hasi da. Metal gogorren aleazio piezak egiten zituzten instalakuntzak ziren, hain zuzen ere.

Mefesaren beste eraikin bi (laborategia eta bulegoak) kontserbatzen dira, eta etorkizunean,  hirugarren mailako erabiletarako izango dira.

Hondakinen kudeaketa sistema osoenekin bat etorriz egiten ari diren eraispen hauek, Plan Berezian  alde honetarako definitzen diren etorkizuneko jarduerei begira, 11.620 m2 lurzoru askatzea ahalbidetuko dute.

Lanak egiteko epea, Zandesa enpresa egiten ari dena, hamabi astekoa da eta bere aurrekontua, 104.720 eurokoa.

2008tik hona, Zorrotzaurreko hiri-birsorkuntza proiektuarekin zerikusia zeukaten aurreko sei fasetan, 56.000 m2 lurzoru inguru liberatu ziren.

Aurrekoa
Frank Gehry zubiaren inaugurazioa
Hurrengoa
– Nazioarteko beste sari bat Zorrotzaurreko Master Planaren diseinatzailea den Zaha Hadid-entzat
close