Eraisten hasi dira Deustuko ubidean kokatuta dagoen portu nabe bat

Zorrotzaurre

Eraisten hasi dira Deustuko ubidean kokatuta dagoen portu nabe bat

03/05/2012

Gaur, Kudeaketa Batzordea, Deustuko ubidearen ezkerraldean kokatuta dagoen portu nabe bat eraisten hasi da.

Agemasa izeneko empresa kontsignatario eta zamaketariaren nabe zaharra da; herritarren artean, Jet Lag Bio izenaz ezagutzen dena, Bilboko Udalak, gazteen kultura eta gizarte adierazpena bultzatzeko, Jet Lag Bio programaren zenbait jarduera bertan burutu dituelako.

Hasieran, eraikin hori kontserbatu eta etorkizunean herri ekipamenduan bihurtzea aurrikusi zen baina 2010eko urrian Kudeaketa Batzordea eta Ubideko Auzokoen Elkartearen artean hartutako akordioak, bere geroa aldatu egin  zuen.

Bere eraispenak, hondakinak kudeatzeko sistema onenekin bat etorriz egiten ari denak, 3.700 m2 lurzoru liberatzea ahalbidetuko du, alde horretarako Plan Berezian etorkizunerako zehazten diren jarduerei begira. Lanen egiterapen epea 2 hilabetekoa da eta aurrekontua, 50.000 eurokoa.

Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza proiektuarekin harremanduta dauden aurreko eraiste faseetan, 2008an  eta 2009an burutu zirenak, 42.000 m2 inguru lurzoru liberatu ziren.

Datozen hilabeteetan, Kudeaketa Batzordeak hutsik dauden eraikin gehiago eraitsiko ditu, euren jabe pribatuak direlako.

Aurrekoa
– Euskadiko osasun zentru pribaturik handiena den Zorrotzaurre IMQ Klinikaren inaugurazioa.
Hurrengoa
Zorrotzaurreko Plan Berezia jendaurrean jartzeko beste erakustaldi bat egitea erabaki da
close