Hasi egin da Agemasa eraikin zaharraren zati baten eraispena

Zorrotzaurre

Hasi egin da Agemasa eraikin zaharraren zati baten eraispena

16/09/2016

Zandesa enpresak, Hitzarmen Batzordeak Agemasa eraikin zaharraren zati bat eraisteko antolatu zuen lehiaketaren esleipendunak, aipatutako lanei hasiera eman die. Lan hauek, eraispena egin ondoren zabalik geratzen den alde horretan behin-behineko fatxada ere eraikitzea aurreikusten dute.

Pabilioi hau, 3.600 m2-ko azalera daukana, San Inazion dago, Idom eraikinetik hurbil eta alde hau Zorrotzaurrekin lotuko duen etorkizuneko zubiaren ondoan.

Zati bat eraistearen helburua (eraikinaren ezkerraldea botako da, 1.600 bat m2-ri eraginez), Balear Irlak kalea zubi berriarekin konektatu ahal izateko espazio libre nahikoa uztea da.

Eraikinaren beste aldea zutik  mantenduko da, han, etorkizunean, alde  horretako biztanleentzat hornikuntza publikoa jartzeko.

 

 

Aurrekoa
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektua irailaren 30 arte egongo da jendaurrean
Hurrengoa
Hitzarmen Batzordeak, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurren sendotzeko proiektua idazteko lehiaketarako deialdia egin du
close