MASTER PLAN
Iragana mantenduz
Zorrotzaurre portu barrutia izan den aro ezberdin guztiak lekuaren “feeling”-a definitzen duten eraikin ezberdinetan isladatzen dira. Gaur egun, bai bertan bizi direnek bai bisitariek ere nortasunari balore handia ematen diotenez gero, eraikin hauek garrantzi nabaria izango dute barrutiaren etorkizuneko nortasunean.
Plangintzaren helburua, gaur egungo egitura eta eraikinekin eraginkor aritzea da eta horretarako, Bilbok historikoki izan duen aberastasunarekin zerikusia daukaten eraikinei erabilera berria ematen lagunduko du. Zentzu honetan, plangintzak eraikin industrial interesgarrienak erabilera berriak emanez mantentzea aurrikusten du –guztira 14, gehienez-, alde horren industria eta portu oroimenaren adierazle biziak izan daitezen.
Garrantzitsuagoa oraindik, Plangintzak etorkizuneko bizitza patroiak egitean gaur egun bertan bizi diren 500 biztanleei ematen dien balioa da. Patroi hauek, eleiza ondoan kokatzen den Zorrotzaurreko “kasku zaharraren” inguruan erabilera eta komunitate berriak elkarlotuko dituzte.
Urbazterraren alde historikoak toki izaera ezartzeko baldintzak eskaintzen ditu eta Zorrotzaurreko Plangintzak ondare hau hiri izaera osagarrian integratzen du.