Zorrotzaurre
Izendapenak Zorrotzaurren, Eusko Jaurlaritza eta Visesaren izenean
Gaur Batzorde Kudeatzaileak eta Hitzarmen Batzordeak Bilbon egin duten bi bileretan, erakunde bietako zenbait kide berri izendatu dira Eusko Jaurlaritza eta Visesaren izenean.
Batzorde Kudeatzailearen bileran bost kide berri sartu dira. Konkretuki, Iñaki Arriola, Ingurumen, Plangintza eta Etxebizitza sailburua, Pedro Javier Jauregui, Etxebizitzako sailburuordea, Pablo García, Etxebizitzako zuzendaria, Mario Yoldi, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria eta Carlos Quindós, Visesako zuzendari nagusia.
Batzarrean ere, Iñaki Arriola Batzorde Kudeatzaileko lehen lehendakariordea izendatu da.
Bestalde, Hitzarmen Batzordearen bileran, Carlos Quindós Batzordeko lehendakaria izendatzea onartu da, Marcos Muroren ordez, eta Pedro Javier Jauregui eta Pablo García aholkulari legez sartu dira.