Izendapenak Zorrotzaurren, Eusko Jaurlaritza eta Visesaren izenean

Zorrotzaurre

Izendapenak Zorrotzaurren, Eusko Jaurlaritza eta Visesaren izenean

25/01/2017

Gaur Batzorde Kudeatzaileak  eta Hitzarmen Batzordeak Bilbon egin duten bi bileretan, erakunde bietako zenbait  kide berri izendatu dira Eusko Jaurlaritza eta Visesaren izenean.

Batzorde Kudeatzailearen bileran bost kide berri sartu dira. Konkretuki, Iñaki Arriola, Ingurumen, Plangintza eta Etxebizitza sailburua, Pedro Javier Jauregui, Etxebizitzako sailburuordea, Pablo García, Etxebizitzako zuzendaria, Mario Yoldi, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria eta Carlos Quindós, Visesako zuzendari nagusia.

Batzarrean ere, Iñaki Arriola Batzorde Kudeatzaileko lehen lehendakariordea izendatu da.

Bestalde, Hitzarmen Batzordearen bileran, Carlos Quindós Batzordeko lehendakaria izendatzea onartu da, Marcos Muroren ordez,  eta Pedro Javier Jauregui eta  Pablo García aholkulari legez sartu dira.

Aurrekoa
Bilboko Udalak, Zorrotzaurren kokatu eta negozio digitalen mintegia izango den As Fabrik proiektua aurkeztu du
Hurrengoa
Zorrotzaurreko etxebizitzen birgaikuntza lanen gaurkotasuna
close