Jaureguizarreko erakusketa batek Zorrotzaurreko hirigintza-proiektua izango du ikusgai ostiralean eta larunbatean

Zorrotzaurre

Jaureguizarreko erakusketa batek Zorrotzaurreko hirigintza-proiektua izango du ikusgai ostiralean eta larunbatean

18/10/2018

Jaureguizar enpresak, Vive Zorrotzaurre sozietatearen bidez proiektuko etxebizitza berrien lehen sustapena kudeatzen duenak, ostiral eta larunbatean aurkeztuko du Zorrotzaurreko hirigintza-proiektua. Bilboko sala Yimby (Ercilla, 24) aretoan egongo da proiektua ikusgai sarrera librea izango duen erakusketan.

Erakusketa horretan, bideoak, maketak eta aurkezpenak egongo dira. Teknikariek berroneratze-proiektuaren ezaugarriak eta horiek bideratzeko egin dituzten ekintzak azalduko dituzte.

Erakusketa osatzeko, gune komertziala egongo da eta Jaureguizarreko taldeak interesdunen kontsultei erantzungo die bertan.

Yimbi aretoa goizez (12:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara) egongo da irekita bi egun horietan.

Aurrekoa
Zorrotzaurren etxebizitzak eraikitzeko lurzorua saltzeko lehen udal-lehiaketarako zazpi eskaintza aurkeztu dituzte
Hurrengoa
Zorrotzaurreko garabiaren udal-biltegia datozen hilabeteetan eramango dute Zorrotzako hiltegia zenera.
close