Zorrotzaurre
Juan Carlos Sindek ordezkatuko du Pablo Otaola Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen zuzendaritza lanetan
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko Asanbladak Pablo Otaola Gerenteak bere borondatez aurkeztutako kargu-uzte eskaria onartu du, eta bere ordez Juan Carlos Sinde izendatu, orain arte Batzorde Kudeatzaileko arkitekto izandakoa. Erabakia 2019ko urtarrilaren 1ean egongo da indarrean.
Pablo Otaola Ubieta bide ingeniariak, 2004. urtetik aurrera Kudeaketa Batzordea zuzendu duenak, bere kudeaketaren denboraldia amaitutzat eman du; bere gestioak Zorrotzaurre irla batean bihurtzea ahalbidetu du, eta era berean, urbanizazio lanen hasiera eta lehen etxebizitzen eraikuntza martxan ipintzea ekarri du; Zorrotzaurre errealitate geldiezin batean bihurtu delarik.
Juan Carlos Sinde Echebarria (Bilbao, 1959) arkitektoa da, Nafarroako Arkitekturako Goi-Eskolan ikasitakoa. Bere ibilbide profesionaletik, Bilbao Ria 2000 (1993-2001) ekimenean izandako rola azpimarratu beharra dago, Ametzolako eta Abandoibarrako jarduketa lanetan arduradun izan baitzen; ondoren, BEC’eko (2001-2006) eraikuntza lanak zuzentzeaz arduratu zen; eta azkenik, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordean (2006tik hasi eta gaur arte), Zorrotzaurren egindako planeamendu, proiektu eta obrak zuzendu ditu. Aurretik Eusko Jaurlaritzan eta Santurtziko Udalean lanean ibilitakoa da.