Zorrotzaurre
Juan Mari Aburto, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen lehendakari berria
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak gaur goizean egin duen bileran, Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, erakundeko lehendakari berria izendatzea onartu du.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Angel Toña, lehen lehendakariordea izendatu dute.
Izendapenak, Bilboko Udaleko Obrak eta Zerbitzuak eta Hiri Plangintzako zinegotziak, Ricardo Barkala eta Asier Abaunzarekin amaitu dira, udalak erakundean daukan kupoa osatuz.