Kontzertazio Batzordeak 1.603 zuhaitz landatzeko lehiaketa deitu du

Zorrotzaurre

Kontzertazio Batzordeak 1.603 zuhaitz landatzeko lehiaketa deitu du

05/02/2018

Zorrotzaurreko Kontzertazio Batzordeak udal-jabetzako mendi hauetan 1.603 zuhaitz landatzeko lehiaketa deitu du: Pikotamendi, Arnotegiko hegoaldea, Arraiz mendia, Avril mendia eta zamudiotarren ataria.

Zuhaitz hauek landatuta, legeak ezartzen duen estandarra betetzen da. Izan ere, hirugarren mailako 100 m2 bakoitzeko eta eraikitzen den etxebizitza berri bakoitzeko zuhaitz bat landatu behar dela dio legeak, eta ez litzateke beteko Zorrotzaurre eremuan landa daitezkeen zuhaitzekin bakarrik.

Landatu beharreko zuhaitz espezieak honako hauek dira: lizarra, urkia, ezkia, quercus rubra, quercus rubur eta gereziondoa.

Obren lizitazioaren oinarriko aurrekontua 410.000 eurokoa da (BEZa kanpo). Lanen exekuziorako aurrez ikusitako epea lau hilabetekoa da.

Eskaintzak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 21eko, asteazkeneko, 14:00etan amaituko da.

Lehiaketako agiriak webgune honetako “Kontratatzailearen profila” atalean eskura daitezke.

Aurrekoa
Aurkeztu dira eskaintzak Zorrotzaurreko proiektuko A fasea urbanizatzeko lanen exekuziorako lehiaketara
Hurrengoa
Visesak Ferrovial-Agroman eta Viconsa enpresekin eratutako ABEE-ari esleitu dio San Ignacio eta Zorrotzaurre uztartuko dituen zubiaren eraikuntza
close