LKS euskal ingeniaritzak Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektua idazteko lehiaketa irabazi du

Zorrotzaurre

LKS euskal ingeniaritzak Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektua idazteko lehiaketa irabazi du

19/05/2014

Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak, LKS Ingeniería S. COOP deritzon euskal ingeniaritzari, Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa behin-behinean esleitu dio.

Esleipendun enpresak 121.100 euro eskaini ditu (BEZ kanpo) lehiaketako lana egiteagatik, eta bere egiterapenerako, 6 hilabeteko epea dauka.

Proiektuaren idazketa eta zubiaren eraikuntza, Eusko Jaurlaritzak finantziatu eta Batzorde Kudeatzaileak kudeatuko ditu.

Lehiaketara, zeinen lizitazio oinarrizko aurrekontua 199.000 eurokoa zen (BEZ kanpo), guztira, 29 ingeniaritza enpresa bildu zituzten 22 eskaintza aurkeztu dira (euretariko 6 UTEak). Lehiaketan parte hartu duten ingeniaritza hauek, euren langileen artean, zubietan espezializatuta dauden espainiar bide-ingeniaririk ospetsuenak dauzkate.

Aurrekoa
Ibon Areso, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen lehendakari berria
Hurrengoa
Bihar, IMQ Zorrotzaurre klinikaren aurrean dagoen TAO aparkalekua itxiko da
close