Deustuko kanala irekitzeko lanak datorren maiatzaren 14an hasiko dira

Zorrotzaurre

Deustuko kanala irekitzeko lanak datorren maiatzaren 14an hasiko dira

07/05/2014

Deustuko kanala erabat irekitzeko lanak  eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubiaren eraikuntzakoak, datorren asteazkenean, maiatzak 14, hasiko dira.

Horrela ziurtatu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzako  Etxebizitza Sailburuordeak,  Covadonga Solagurenek eta Jose Luis Sabasek,  Bilboko Udaleko Lan eta Zerbitzuetako Zinegotzi ordezkariak  egin duten prentsaurrekoan.

Deustuko kanalaren irekidura,  Zorrotzaurre irla baten  bihurtuko duena, egin diren hainbat ikerlan hidrologikok Zorrotzaurren eta Bilboko inguruko auzo-aldeetan uholde arriskua gutxitzeko egin behar dela ziurtatzen dutelako burutuko da.

Irekidurak (420 metroko luzera; 75 metroko zabalera; eta kenduko diren  365.000 m3 lurralde inguru) ebaketa hidraulikoaren handiagotzea ekarriko du eta ondorioz,  ur-laminaren kotaren jeistea.

Covadonga Solagurenek lan hauek jazoera  oso garrantzitsua direla azpimarratu zuen eta jarduera honek,  ondoren,  Zorrotzaurre irlan burutuko den Bilboko hiri berrikuntza operazio handiarekin jarraituko duela azpimarratu zuen.

Jose Luis Sabasek, bere aldetik, kanalaren irekidurak hiriaren itxura aldatuko duela adierazi zuen bai eta lan hauek auzoko eta enpresei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko neurriak hartuz eta segurtasun alderdi guztiak ahalik eta gehien zainduz ere burutuko direla nabarmendu zuen.

Aurrekoa
Zorrotzaurrekoko Birpartzelazio Proiektuari egindako alegazioen hartzea
Hurrengoa
Gaur Deustuko kanalaren irekitze lanak hasi dira
close