Manuela Gatto, Zaha Hadid estudioko zuzendaria: “Zorrotzaurrek gazteentzako aukerak sortu eta hiriaren beste profil bat egitea bilatu behar du”

Zorrotzaurre

Manuela Gatto, Zaha Hadid estudioko zuzendaria: “Zorrotzaurrek gazteentzako aukerak sortu eta hiriaren beste profil bat egitea bilatu behar du”

18/07/2016

Egunotan, Manuela Gatto-k, Zaha Hadid  angloirakiar arkitektua hil ondoren  estudioko zuzendaria bihurtu zena, Bilbao bisitatu du, bizkaitar arkitektuek antolatu duten BIA Urban Regeneration Forum kongresuan hitzaldi bat emateko.

Gatto-k,  Zorrotzaurreko Master Planaren zuzendaria izan zenak, bertoko zenbait komunikabideri elkarrizketak eman dizkie eta guztietan, gai nagusia Zorrotzaurreko proiektua izan da.

Master Planaren diseinuari dagokionez, arkitektu italiarrak auzoko arima mantendu eta industri nabeei bizitza berria eman nahi zietela adierazi du. Gaur egungo altuera ezberdineko skyline eta orografiaren  okerdura mantentzen saiatu zirela gogoratzen du eta horregatik, eraikinen alineazioa euretara egokituta dago: “altuerak jadanik dauden eraikinetara hurbildu ahala jeitsiz doaz eta eraikinik ez dagoenean gorantz doaz”.

Zorrotzaurrek Bilborentzat zer izan nahi duen galdetzean, Gatto-k “Abandoibarra, formalitaterik gabeko puntu batekin, sormenezko leku gehiagorekin osatzea espero dut –adierazi du-; Zorrotzaurre dinamikoagoa izango da, bere izaera gazteentzako aukerak sortzera begira egon behar da; ekonomiari eta hiriaren profilari; hau da;  kultura mota berriari bultzada berria ematea nahi dut”.

Gatto-k, jadanik eraki diren azpiegiturak atseginez ikusten dituenak, BBK eraikinaren proiektuan lan egiten jarraitzea gustatuko litzaiokela azpimarratu du, “Zorrotzaurreko nortasunerako garrantzitsua delako. Iberdrola dorreak Abandoibarrari zentzu zehatza ematen dio eta Zorrotzaurrerentzat ona litzateke altuerako eraikina edukitzea”.

Gatto-k, Zaha Hadid-ek Master Planaren diseinuaren proiektuari ilusio handiaz aurre egin ziola nabarmendu du, “hiri mailan, eraikin taldeetan lan egiteko interes handia zeukalako, eta Bilbon benetako inspirazioa aurkitu zuen”.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaile eta Hitzarmen Batzordearen bilera
Hurrengoa
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren hasierako onarpena
close