Ministro Kontseiluak oniritzia eman dio Deustuko kanaleko betetze-lanak egiteko lehiaketari

Zorrotzaurre

Ministro Kontseiluak oniritzia eman dio Deustuko kanaleko betetze-lanak egiteko lehiaketari

25/06/2018

Ministro Kontseiluak ostiralean onartu zuen Bilboko Portuko Agintaritzari Zorrotzaurreko hirigintza-eragiketa garatzeko beharrezko betetze-lanak egiteko lizitazio-baimena ematea. Etorkizuneko salmentaren ondare-kontratuaren bidez egindako lehiaketa da.

Betetze-lanekin Deustuko kanalean 50.000 m2 lur gehiago lortuko dira, Zorrotzaurreko Ekintza Integratuaren zati izango dira.

Portuko Agintaritzaren helburua lehiaketa 2018. urtean esleitzea izango da, obrak 2019. urtearen hasieran has ditzaten.

Aurrekoa
Frantziako Linkcity konpainiako ordezkaritza batek Zorrotzaurre bisitatu du
Hurrengoa
Uztailaren 7an hasiko dira Zorrotzaurreko ekosistema kultural eta sortzailera egindako bisita gidatuak
close