Mondragon Unibertsitateak As Fabrik proiektuaren prestakuntza-eskaintza zabaltzeko jardunaldia antolatu du

Zorrotzaurre

Mondragon Unibertsitateak As Fabrik proiektuaren prestakuntza-eskaintza zabaltzeko jardunaldia antolatu du

22/01/2018

Mondragon Unibertsitateak datorren urtarrilaren 25erako As Fabrik proiektuaren prestakuntza-eskaintza zabaltzeko jardunaldia antolatu du. Jardunaldia Bilboko egoitzan izango da, Bilbao, Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF), 18:00etatik 20:00etara.

As Fabrik Zorrotzaurreko Beta 2 eraikinean egongo da eta negozio digitalen arloko ideia-haztegia izango da. Horren helburua izango da tokiko talentua sustatzea eta, aldi berean, industria 4.0 deitzen zaionari lotutako etorkizuneko inbertsioen etorrerarako motor gisa jardutea.

Jardunaldira joateko izen-ematea doakoa da eta email honen bidez:  cursosingenieria@mondragon.edu edo telefonoz egin daiteke: 943712183 (Isabel Mangana).

Aurrekoa
Ramón Barea saritua izan da Sabino Arana Fundazioak emandako sarien 2017ko edizioan
Hurrengoa
Administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea Deustuko kanalean betetze-lanak egiteko
close