Nafarroako Unibertsitateak egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren

Zorrotzaurre

Nafarroako Unibertsitateak egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren

30/01/2019

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernerok kolaborazio-hitzarmen bat sinatu zuten atzo, zeinaren bidez unibertsitateak Bilbon Arkitekturako masterraren bi modulu irakatsiko dituen eta aurreikusten duen eskaintza akademikoa pixkanaka areagotuko duela Zorrotzaurren egoitza propio bat jarri arte.

Nafarroako Unibertsitateak bere jarduera akademikoa hiribilduan hasiko du. Hasieran, Arkitekturako masterraren bi modulu irakatsiko ditu. Horrez gain, izen handiko arkitektoekin egingo den hitzaldi-ziklo bat, erakusketa bat, udako ikastaro bat eta workshop bat antolatuko ditu, besteak beste.

Aurreragoko fase batean, eta hiru/lau urteko epean (segur aski 2023an), egoitza propio bat ezarriko du Zorrotzaurren. Bertan, beste unibertsitate batzuk lehorreratu dira dagoeneko eta heziketa-unibertsitarioko azpiegitura berriak kokatzeko proiektuak daude.

Nafarroako Unibertsitatea unibertsitate pribatu katoliko bat da, Opus Deiren prelatutzarena. José María Escrivá de Balaguer santuak sortu zuen Iruñean, Nafarroan (Espainia), 1952an. Bost kanpus ditu (Iruña, Donostia, Madril, New York eta Bartzelona) eta, haietan, 35 gradu ofizial, 13 gradu bikoitz eta 38 master programa baino gehiago ikas daitezke 14 fakultate, unibertsitateko 2 goi-eskola, 17 institutu, IESE negozioen eskola, ISSA (School of Management Assistants) eta ILCE-n (Instituto de Lengua y Cultura Españolas), besteak beste.

Aurrekoa
Bilbaobizik bizikletak maileguan hartzeko puntu bat izango du Deustuko Erriberan
Hurrengoa
Zorrotzaurren, Sormen Irla delakoan, egiten diren kultura-, arte- eta aisialdi-jarduerei buruzko bideoa
close