Nagusi Intelligence Center Zorrotzaurren kokatuko da, Tarabusiren eraikina izandakoan

Zorrotzaurre

Nagusi Intelligence Center Zorrotzaurren kokatuko da, Tarabusiren eraikina izandakoan

27/02/2019

Nagusi Intelligence Center, zahartzearekin lotutako ikerkuntza biomedikoan eta berrikuntzan diharduen zentroa, Tarabusiren eraikin izandakoan kokatuko da, Zorrotzaurren.

Proiektua jakitera eman zuten atzo Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Bizkaiko, diputatu nagusi Unai Rementeriak agerraldi publiko batean, non proiektuan parte hartzen duten entitateen ordezkariak, hau da, Mondragon Korporazioaren presidente Iñigo Ucín eta Mondragon Unibertsitatearen zuzendari Vicente Atxa, ere egon ziren, baita Eusko Jaurlaritza ere. Ekimenaren ateak zabalik daude kide pribatu zein publiko berriak sartzeko, haren sustatzaileek aipatu zutenez.

Nagusi Intelligence Center-ek sektorean Europako zentro aitzindaria izan nahi du eta datozen 5 urteetan 20 milioi euroko inbertsioa izango duela aurreikusten da. Zentroan “zilar ekonomia” delakoari buruzko prestakuntza eskainiko da, graduak eta masterrak barne; hainbat arlotan ikertuko da, esaterako produktuen garapenerako biomedikuntzan; eta sektore honetako enpresa-jarduera sustatuko da.

Tarabusi eraikina Zorrotzaurreko Plan Bereziak erabilera berrietarako berrerabiltzeko mantendu duen 19 eraikin industrialetako bat da eta 4.000 metro koadro inguru ditu. Eraikinaren birgaitzea 2021aren amaieran edo 2022aren hasieran amaituko dela jotzen da.

 

Aurrekoa
Hausnarketa-jardunaldi zientifikoa Itsas Museoan, Zorrotzaurre, Deustuko Erribera eta Itsasadarraren ertzetako hiri-espazio maritimoa eraldatzeari buruz
Hurrengoa
Visesa-k Zorrotzaurren 104 etxebizitza tasatu eraikitzea lizitatu du
close