Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko SI-01 lurzatian kokatuko diren 112 etxebizitza tasatuen sustapenaren zozketa egingo da bihar
Bihar, ostegunarekin, Zorrotzaurreko SI-01 lurzatian kokatuko diren 112 etxebizitza tasatuen sustapenaren zozketa egingo da, zozketan izena eman duten 549 pertsonen artean. Zozketa Amenabar Promociones enpresak antolatzen du Bilboko Udalarekin eta Etxebiderekin koordinatuta, eta 19:00etan hasiko da Euskalduna Jauregian.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
ZAWP-ek sortutako webgune batek betiko Zorrotzaurreren memoria bisuala jaso du
ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) proiektuak Zorrotzaurreko memoria bisuala jasotzen duen webgune bat sortu du (https://memoriaurbana.net/). Webgune horren bidez, auzoko ziklo ekonomiko eta sozialei buruzko informazioa jaso nahi da; horretarako, irlako bizilagun eta enpresetako langileei irudiak atera eta elkarrizketak egingo zaizkie, XX. mendetik inguruak jasan duen eraldaketa sozial eta arkitektonikoaren marrazki bat egite aldera.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektua “Hazkunde Inklusiborako alkateak” foroaren laugarren bileran aurkeztu dute, Atenasen
Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideetako zinegotziak, Gotzone Sagarduik, aurkeztu zuen foroaren jardueren barruan egin zen Alkate eta Ministroen zazpigarren Mahai-Inguruan. Zehazki, Sagarduik “Nola lan egin dezakete gobernuek eta hiriek hirigintza-politikak elkarrekin diseinatzeko” saioan parte hartu zuen. Bertan, Zorrotzaurre irla maila anitzeko gobernamenduaren eta hirigintza inklusibo eta jasangarriaren adibide gisa aurkeztu zuen.
Gehiago irakurri