Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko SI-5 lurzatian jasoko diren 154 etxebizitza askeen merkaturatzea abiatu da
Mvre enpresak 154 etxebizitza askeen merkaturatzea hasi du. Etxebizitzak bi eraikin-bloketan eraikiko dira, 10 eta 12 solairu izango dituzte eta Zorrotzaurreko SI-5 lurzatian kokatuko dira. 2 eta 3 logeletako etxebizitzak izango dira, garajea eta trastelekua izango dute, eta 265.000 eta 363.000 euro arteko prezioa izango dute.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Visesa-k Zorrotzaurren 104 etxebizitza tasatu eraikitzea lizitatu du
Visesak Zorrotzaurreko SI-2 lurzatian kokatutako 104 etxebizitza tasatu eraikitzeko lizitazioa iragarri du; lizitazioak, halaber, barne hartzen du beste 91 etxebizitza sozial eraikitzea 1 lurzatian, Iturribarri-II, Getxon. Zorrotzaurreko pisuak egikaritzeko epea 30 hilabetekoa da eta Getxoko eraikinena 24 hilabetekoa. Guztira, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 20.664.145,25 eurokoa da (BEZ kanpo).
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Nagusi Intelligence Center Zorrotzaurren kokatuko da, Tarabusiren eraikina izandakoan
Nagusi Intelligence Center-ek sektorean Europako zentro aitzindaria izan nahi du eta datozen 5 urteetan 20 milioi euroko inbertsioa izango duela aurreikusten da. Zentroan “zilar ekonomia” delakoari buruzko prestakuntza eskainiko da, graduak eta masterrak barne; hainbat arlotan ikertuko da, esaterako produktuen garapenerako biomedikuntzan; eta sektore honetako enpresa-jarduera sustatuko da.
Gehiago irakurri