Enlaces de Interés
EUROPAKO DISEINU INSTITUTUA (IED) BILBORA HELDU DA, KUNSTHAL DISEINU-ZENTRO NAGUSIAREN INTEGRAZIOARI ESKER
KUNSTHAL Goi Mailako Diseinu Zentroaren integrazioari esker, Bilbora iritsi da IED Taldea, diseinuaren arloko azterlanetan erreferentziazko erakundea. Zabalkuntza horrekin, IEDk Espainiako bere hirugarren egoitza ezartzen du –gaur egun Madrilen eta Bartzelonan ditu egoitzak–, halako moldez non Bilbokoa munduko hamabigarren egoitza izango den (taldeak Italian, Espainian eta Brasilen ditu egoitzak). Horrela, IEDk sendotu egiten du hezkuntzaren, talentuaren, belaunaldi berrien eta enpresa-garapenaren eragile dinamizatzaile gisa duen posizioa. Bestalde, KUNSTHAL, IEDn sartu dela gaur goizean iragarri duena, diseinuari buruzko prestakuntzan, diseinuaren kulturaren dibulgazioan eta inguruko eragile sozioekonomiko eta instituzionalekin lankide jardunik proiektuak lantzen eta garatzen diharduen eragilea da. Hala, Zentroa hazi eta finkatzeko…
Gehiago irakurriConcursos, licitaciones y adjudicaciones
Zorrotzaurre proiektuko B-1 eta D faseen urbanizazio obren esleipena
Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen Kontzertazio Batzordeak, maiatzaren 14ean ospatu zuen azken bileran, Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen D Fasearen urbanizazio obren lehiaketa ebatzi zuen. Obrak, Cantábricas – Viuda de Sainz enpresek osatutako ABEE’ari eman zaizkio, 12.264.709,22 euroko kopuruarengatik (BEZ’a kanpo). Irlaren ipar lurmuturrean (Zorrotzatik gertuen dagoena) kokatzen diren kaleen, plazen, lorategien eta hiri-zerbitzuen urbanizazio obrak biltzen ditu. Era honetan, inguru hartan aurreneko eraikin multzoak hartuko dituzten orubeak mugarrituko dira; bizileku-erabilera edota erabilera tertziarioa izango dutenak. Era berean, lan hauen obra zuzendaritza Técnica y Proyectos S.A. enpresari esleitu zaio 224.000 eurorengatik (BEZ’a kanpo). Beste alde batetik, Kontzertazio Batzordeak Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Deustuko ubidearen eskuinaldeko pasealekuaren irekiera
Deustuko ubidearen eskuinaldeko pasealekuaren irekierak oinezkoentzat izango den eta bi kilometro baino gehiagoko luzera izango duen ibilbide bat ipiniko du herritarren eskura; ibilbide hau Deustuko ubidearen ertzetik joango da, Elorrietako biribilgunetik hasi eta Frank Gehry zubiraino.
Gehiago irakurri