Open espazioak asteburu honetan jasoko du sormen-teknologiaren Maker Faire azokaren seigarren edizioa

Zorrotzaurre

Open espazioak asteburu honetan jasoko du sormen-teknologiaren Maker Faire azokaren seigarren edizioa

24/10/2018

Zorrotzaurreko Artiach galleta-lantegia izandakoaren eraikinean, Open Espazioa dagoen lekuan, izango da asteburu honetan Bilboko Maker Faire azokaren seigarren edizioa.  Sormen-teknologien lehiaketa da. Bertan, publikoa harremanetan jarriko da sortzaileekin, ingeniariekin, artistekin, teknologia-adituekin eta etorkizuneko beste lanbide batzuekin. Azoka ostiralean irekiko da, 17:00etan, eta igandeko 15:00ak arte egongo da.

Sarrera doakoa da eta ekitaldi horretara joango dira munduko “makers” garrantzitsuenetako batzuk; produktu berriak modu artisauan, baina teknologia berriak erabiliz sortzen dituzten tokiko eta nazioarteko partaideak dira.

Era berean, azokan “fab lab” direlakoak edo sortzaileek ideiak trukatzen dituzten lekuak topa ditzakegu.  Ingeniaritza-eskoletako, diseinu-eskoletako eta Lanbide Heziketako zentroetako ikasleak ere joango dira.

Ekitaldi-programak doako ehunka jarduera eskaintzen ditu familia guztiarentzat, hala nola hiru dimentsioko inprimatze-tailerrak, teknologia robotikoarenak, kriptodiruarena eta abar.

Ekitaldiak sortzen duen interesaren erakusgarri da iazko edizioaren datua: 12.000 lagun baino gehiago izan ziren bertan.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko garabiaren udal-biltegia datozen hilabeteetan eramango dute Zorrotzako hiltegia zenera.
Hurrengoa
Hamalau urte bete dira Zorrotzaurreko lehen Master Plana jendaurrean aurkeztu zutenetik
close