Kalte-ordainen ordainketa aldea uzten duten enpresei eta euren lursailei uko egiten dieten jabeei

Zorrotzaurre

Kalte-ordainen ordainketa aldea uzten duten enpresei eta euren lursailei uko egiten dieten jabeei

28/06/2016

Hitzarmen Batzordeak kalte-ordain gehienak ordaindu dizkie  Zorrotzaurretik joan behar duten enpresei  eta euren lursailei uko egin dieten jabeei.

Birpartzelazio Proiektuak 47 milioitan ezarri zuen  mantenduko ez diren eraikinei  eta Plan Bereziak aurreikusten dituen erabilera berriak direla eta, gaur egunean euren instalazioak Zorrotzaurren dauzkaten eta bertatik alde egin behar duten   hogeita hamar enpresei ordaindu beharrekoa.

Aurreko zenbatekotik, Hitzarmen Batzordeak, dagoeneko, 16 milioi ordaindu ditu.   Gainontzeko indemnizazioak ordaintzeko  2018ko amaierarte dauka, zenbait enpresekin lortutako akordioei esker.

Bestalde, Birpartzelazio Proiektuak 21 milioi eurotan finkatu  zuen  euren lursailei uko egitea erabaki duten jabeei ordaindu beharreko zenbatekoa;  60.000 m2 inguru hartzen duten 65 lursailen 143 jabe eta Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren Egite Unitatearen %15a, hain zuzen. Hitzarmen Batzordeak, dagoeneko  19 milioi ordaindu ditu eta  2 milioi geratzen dira dagozkion  fakturak aurkeztearen zain.

Kalte-ordain hauek ordainduz martxan jartzen da enpresak alde egin, pabilioiak eraitsi eta lurra deskontaminatzeko behin-betiko prozedura.

Aurrekoa
Sustatze eta berrikuntza arloko austriar erakundeetako arduradunen ordezkaritza bat, Zorrotzaurreko garapen prozesuan interesatuta
Hurrengoa
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaile eta Hitzarmen Batzordearen bilera
close