Zorrotzaurre
Kalte-ordainen ordainketa aldea uzten duten enpresei eta euren lursailei uko egiten dieten jabeei
Hitzarmen Batzordeak kalte-ordain gehienak ordaindu dizkie Zorrotzaurretik joan behar duten enpresei eta euren lursailei uko egin dieten jabeei.
Birpartzelazio Proiektuak 47 milioitan ezarri zuen mantenduko ez diren eraikinei eta Plan Bereziak aurreikusten dituen erabilera berriak direla eta, gaur egunean euren instalazioak Zorrotzaurren dauzkaten eta bertatik alde egin behar duten hogeita hamar enpresei ordaindu beharrekoa.
Aurreko zenbatekotik, Hitzarmen Batzordeak, dagoeneko, 16 milioi ordaindu ditu. Gainontzeko indemnizazioak ordaintzeko 2018ko amaierarte dauka, zenbait enpresekin lortutako akordioei esker.
Bestalde, Birpartzelazio Proiektuak 21 milioi eurotan finkatu zuen euren lursailei uko egitea erabaki duten jabeei ordaindu beharreko zenbatekoa; 60.000 m2 inguru hartzen duten 65 lursailen 143 jabe eta Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren Egite Unitatearen %15a, hain zuzen. Hitzarmen Batzordeak, dagoeneko 19 milioi ordaindu ditu eta 2 milioi geratzen dira dagozkion fakturak aurkeztearen zain.
Kalte-ordain hauek ordainduz martxan jartzen da enpresak alde egin, pabilioiak eraitsi eta lurra deskontaminatzeko behin-betiko prozedura.