Papelera Eraikinak hartuko du goi mailako diseinuaren Kunsthal zentroa

Zorrotzaurre

Papelera Eraikinak hartuko du goi mailako diseinuaren Kunsthal zentroa

30/05/2018

Bilboko Udalak eta diseinuaren goi mailako Kunsthal zentroak, Irunen (Gipuzkoa) dagoenak, akordioa sinatu dute. Bertan, udalak Papelera eraikina lagako dio Kunsthali Bilbon instalatuko duen egoitza berria bertan jartzeko.

Kunsthalek, 1998an sortutakoak, Publizitateko Grafika (diseinu grafikoa), Obrako Proiektuak eta Zuzendaritza (barneko diseinua) eta Lorategien diseinua-paisajismoa espezialitateetan profesional berriak prestatzen ditu.Espezialitate horietan goi mailako tituluak ematen dituen Euskadiko zentro pribatu bakarra da.

Diseinuaren eta artearen eremu ugaritan lotutako profesionalek osatutako irakasleen klaustroa du (arkitektoak, historialariak, arkeologoak, diseinatzaileak, publizistak, artistak…).

2019ko irailean, Papelera eraikinak ateak irekiko ditu diseinuaren goi mailako zentro bihurtuta. Aurretik, Udalak egokitzapen-lanak egingo ditu, eta Kunsthaleko adituek eta profesionalek ere parte hartuko dute. Lan horien aurrekontua milioi euro erdi ingurukoa da.

Aurrekoa
ZAWP, Trans Europe Halles 85. Konferentziaren anfitrioia Zorrotzaurren
Hurrengoa
Frantziako Linkcity konpainiako ordezkaritza batek Zorrotzaurre bisitatu du
close