Zorrotzaurre
Papelera eraikinak berokuntzan %50 aurreztea ahalbidetzen duen energi instalazio aitzindaria dauka
Papelera deritzon eraikina, Zorrotzaurreko proiektuan jarduera kulturaletarako erabiliko den birgaitutako eraikinetako bat denak, berokuntza kontsumoetan %50 aurreztea ahalbidetzen duen energi instalazio aitzindaria dauka. Instalazioa, urtaroko biltegiraketa termikoan oinarritzen da (SATE); hau da; eguzki energi termikoa udako hilabeteetan biltegiratzen du, gero, neguko hilabeteetan erabiltzeko.
Instalazio hau posible izan da EISTEIN (Effective Integration of Seasonal Thermal Energy Storage In Existing Buildings) europar proiektuari esker. Adierazitako proiektu horretan, Espainia eta Europako beste sei nazio gehiagok parte hartzen dute (Alemania, Bulgaria, Holanda, Italia, Polonia eta Erresuma Batua).
EINSTEIN proiektuak, aipatutako SATE kontzeptu horretan oinarritzen den energi kontsumo baxuko berokuntza sistema, bero bonbekin konbinatuz garatu, ebaluatu eta frogatu nahi du, gaur egun dauden eraikinen berokuntza eta ACS eskaerari erantzuna emateko. Honela, ohiko sistema termikoekin konparatzen badugu, energi kontsumoa drastikoki murriztu daiteke. Hori frogatzeko, instalazio pilotu bi eraiki dira, bat Polonian eta beste bat, aipatutako Papelera Eraikinan.
Zorrotzaurreko eraikinaren urtaroko biltegiraketa termiko sistemarako metalezko egitura bikoitzeko tanga zilindrikoa diseinatu da, bata bestearen barruan, bien artean isolamendu termiko berezia jarriz. Gordailu honek, 8 metro altuera eta 7 metroko diametroa duenak, zenbait astez bero egon daitezken 200.000 litro ur gordetzeko ahalmena dauka, 90º C gehienezko tenperaturaraino heldu arte.