Zorrotzaurre
Pittsburgh-ko delegazio batek Bilbao bisitatu du Zorrotzaurreko garapen proiektua ezagutzeko
Egun hauetan, 18 lagunek osatutako delegazio bat, Pittsburgh Technology Council-eko zuzendariak eta iparramerikar hiri horretako eskualde eta sektore sustapenarekin zerikusia daukaten enpresa eta erakundeetako arduradunak, hain zuzen, Bilbora etorri da hiriburu bizkaitarreko garapen proiektuak, Zorrotzaurrekoa euren artean, zuzenean ezagutzeko.
Bisitariak, Bilboko alkatearekin eta udaleko zenbait zinegotzirekin, bai eta Bilbao Metrópoli 30, Bilbao Ekintza, eta Guggenheim Museo bezelako erakundeetako arduradunekin egon dira.
Asteazkenean, irailak 20, Pablo Otaola, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko gerentea, eurekin bildu zen proiektuaren alderdiak aztertzeko; ondoren, Zorrotzaurre penintsulara joan ziren eta han zenbait sortze-proiektu ikusi zuten.