PLANGINTZA
Bilboko Plan Orokorraren aldaketa Zorrotzaurren (1)
BILBOKO PLAN OROKORRAREN ALDAKETA ZORROTZAURREN deritzonaren agiri guztiak ikusi
Aurrekoak
Indarreango Plan Orokorrak, Zorrotzaurreko antolamendu zehatzaren definizioa Plan Berezi baten azaltzen du. Horren arrazoiak, Deustuko Kanalaren portu jardueraren leku-aldaketaren mugagabetasuna eta konpondu beharreko hiri arazoen konplexutasuna izan ziren. Denbora asko igaro da indarreango Plan Orokorra 1995ean onartu zenetik eta gainera Zorrotzaurreren garapenerako irizpide berriak daudenez gero, Zorrotzaurreri dagokionez, Plan Orokorraren edukiak gaurkotu behar dira.
Dagokion izapide prozesuaren ondoren, 2011ko martxoaren 31n, Udal Batzak, aho batez, Zorrotzaurreko Plan Orokorraren Aldaketa behin-betiko onartzea erabaki du. Bere ezaugarri garrantzitsuenak, jarrain laburtzen direnak dira:
Zonakatzea
Zorrotzaurreko guztirako azalera (838.781,25 m2) honako alde hauetan zatitu da:
- Alde Mixtoa (609.109,71 m2).
- Osasun Ekipamenduen Aldea (12.178,15 m2).