PLANGINTZA
Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmena eta 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordearen Estatutuak
2013ko urriaren 2an, Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmenaren behin-betiko onarpena erabaki du. Hitzarmenarekin batera, 1go Egiterapen Unitatearen etorkizuneko Hitzarmen Batzordeak bete beharko dituen Estatutuak onartu dira.
Lehen Egiterapen Unitate honek 389.654 m2ko azalera hartzen du eta bere barne, Deustuko ubidearen eskuinalde osoa eta etorkizuneko irlaren ipar eta hego muturrak ere daude.
Udalak eta 1go Egiterapen Unitateko jabe nagusiek 2013ko urriaren 15ean sinatutako Hitzarmean dauden akordiorik garrantzitsuenak, honako hauek dira:
a.Hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetean, Hitzarmen Batzordea eratzea.
b.Batzordearen bidez, Birpartzelazio Proiektua egitea, mozkinak eta kargak berdinbanatzeko.
c.Udalari, derrigorrez eta doan utzi beharreko lurrak ematea.
d.Urbanizatze lanak kontratatzea.
f.Aipatutako Egiterapen Unitateari dagozkion urbanizazio kargak onartu eta urbanizatze, azpiegitura eta zerbitzu lanak burutzea.
g.Urbanizatze lanen egiterapena, Jarduera Urbanizatzailearen Egitarauan aurrikusita dauden fase eta aldietan antolatzea.