PLANGINTZA
Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektua
2015eko abenduaren 16an, Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio proiektuaren behin-betiko onarpena erabaki du.
Birpartzelazio Proiektua, mozkinak eta zergak, 1go Egiterapen Unitatearen jabe guztien artean nola bananduko diren zehazten duen agiria da. Aipatutako Unitate hau, 389.654 m2 gehitzen duten lurraldeak osatuta dago eta Deustuko kanalaren eskuin aldea eta etorkizuneko Zorrotzaurre Irlaren ipar eta hego muturrak hartzen ditu.
Birpartzelazio Proiektuak, alde batetik, jabeen eta euren gaur egungo lursailen zerrenda (208), hau da, “hasierako lursailak” deritzenak zehazten ditu eta bestetik, Plan Bereziak definitu dituen etorkizuneko lursailak edo “ondoriozko lursailak” deitzen direnak. Birpartzelazioa egiteko, Proiektuak ondoriozko lursailak gaur egungo jabeei egozten dizkie, bakoitzaren jabetza ehunekoaren arabera.
Azkenez, Birpartzelazio Proiektuak jabe bakoitzaren saldoaren lehen kitapena jartzen du, urbanizazio kargen arabera. Hasieran aurreikusitako guztirako kargak 158 milioi eurokoak dira eta horietako 69 milioi, jabe eta egoileei, euren eraikinengatik edota euren jarduera lekuz aldatzeagatik emandako diru-ordainei dagozkie.
2014ko urtarrilaren 14ko hasierako onarpenaren ondoren, Proiektua birritan jarri dajendaurrean eta erakustaldi bi horietan proiektuari egindako alegazioetatik, 36 onartu dira.
Onartutako alegazioak ordain-sari batzuen zenbatekoari, jabetzaren titulartasunari eta lursail batzuen azalerari buruzkoak dira.