PLANGINTZA
Zorrotzaurreko 1izkiko Jarduera Integratuaren Urbanizazio Jardueraren Programa
ZORROTZAURREKO 1IZKIKO JARDUERA INTEGRATUAREN URBANIZAZIO JARDUERAREN PROGRAMAren dokumentazio guztia ikusi
2013ko irailaren 18an, Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak Zorrotzaurreko 1zkiko Jarduera Integratuaren Urbanizazio Jardueraren Programaren (UJP) behin-betiko onarpena erabaki du.
UJP, Zorrotzaurre nola kudeatuko den zehazten duen agiri teknikoa da. Konkretuki, egiterapen faseak, lanaldien programazioa (lanak hasi eta amaitzeko gehienezko epeak adieraziz) eta euren kostua definitzen du.
UJP-rekin batera, Zorrotzaurreko Urbanizazio Aurreproiektua onartu da, Euskadiko Lurzoru eta Hirigintza legearekin bat etorriz, UJP-rekin batera joan behar baita.
Onartutako agiriak, honako hau adierazten du:
– Zorrotzaurreko 1 zkiko. Jarduera Integratua 2 Egiterapen Unitateetan banatzen da. Lehenengoak, 389.654 m2 –ko azalera daukanak, Deustuko kanalaren eskuinalde osoa eta etorkizuneko irlaren ipar eta hego muturrak hartzen ditu. Bigarren unitatea, 167.405 m2, -ko azaleraz, gaur egungo penintsularen erdian dauden lurraldeak osatuta dago. Era berean, 1 zkiko Egiterapen Unitatea, urbanizazio lanen egiterapenari begira, 4 esparrutan bananduta dago.
– San Inaziorekin lotzeko zubiko lanei dagokienez, berauek, Birpartzelatze Proiektuaren behin-betiko onarpenetik zenbatzen hasi eta gehienez, hurrengo 24 hilabeteetan hasi behar direla ezartzen du.
– 1 zkiko Jarduera Integratuaren guztirako hirigintza kargetarako zenbatetsitako kostua, 197b milioi eurokoa da; 138 milioi 1 zkiko Egiterapen Unitaterako eta, 59 milioi, 2 zkiko Egiterapen Unitaterako.