PLANGINTZA
Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendu Plan Bereziaren zenbait artikuluren aldaketa
2015eko urtarrilaren 29an, Bilboko Udalak behin-betiko onartu zuen Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendu Plan Bereziaren 10, 32, 43, 51 eta 59 artikuluen aldaketa.
Aldaketa hau, Bilboko Udalak, Batzorde Kudeatzaileak eta Madariaga Etorbideko 81-83ko Jabeen Elkarteak, Plan Bereziaren AD-1 lursailaren antolamendu eta eraikigarritasunari buruz sinatu zuten Hirigintza Hitzarmena dela eta sortu da.
Hasiera baten aipatutako lursail honek bere osotasunean, ostatu dotazionalak izateko zeukan adeskribapena aldatu egin da eta orain, lursailaren ia erdia,alde horretarako interesgarriak diren ekipamendu erabiletarako erabiliko da.