PLANGINTZA
Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Berezia
Ikusi ZORROTZAURREKO HIRI-ANTOLAMENDUAREN PLAN BEREZIAren dokumentazio osoa
2012ko azaroaren 29an, Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Bereziaren behin-betiko onarpena ebatzi zuen.
Hasiera baten 2011ko azaroaren 9an onartuta, Plana bi aldiz jarri da jendaurrean. Lehen erakustaldia 2011ko azaroaren 29tik 2012ko urtarrilaren 26ra bitartekoa izan zen eta, 38 alegazio jaso ziren guztira, Bigarrena, 2012ko ekainaren 9tik uztailaren 2ra birtartekoa izan zen eta 10 alegazio aurkeztu ziren.
Jasotako alegazioen ondorioz, zenbait aldaketa egin da hasierako plangintzari dagokionez; euretariko asko txikiak izan dira baina beste batzuk handiagoak. Garrantzitsuenak, honako hauek izan dira:
– Deustuko Erriberan dagoen “Papelera” izeneko industria eraikin zaharraren mantentzea, kultura ekipamendu berria bihurtzeko.
– Kalefakzio zentrala kentzea (District Heating). San Inazioko lursaila, zeinetan bere kokapena aurreikusita zegoen, herri-hornikuntzakoa izatera pasatu da.
Behin-betiko Plan Berezia
Zorrotzaurreko Plan Berezia, Zaha Hadid arkitektu anglo-irakiar ospetsuak (2004ko Pritzker Saria) diseinatutako Master Planean oinarrituta dago eta aipatutako horri, auzokoek, elkarteek eta alderdi politikoek prozedura osoaren zehar egindako ekarpenak gehitu zaizkio.
Guzti horrekin, bertan bizi, lan egin eta gozatzeko lekua diseinatu da, guztira 84 hektarea inguru daukan esparruan, berau, etorkizuneko Zorrotzaurreko zoruaren 609.110 m2 (Alde Mistoa), Deustuko kanalaren 213.441 m2 eta Idom eta IMQ-ren lursail bien artean (16.229 m2) bananduta dagoelarik.
Kanala irekitzeak irla bat sortzea ekarriko du
Planaren elementurik garrantzitsuena, Zorrotzaurre irla bihurtzea da. Ideia horretatik hasita, proiektu osoak irla izaera, alderdi askotatik indartzea bilatzen du: Deustuko kanal berria osatuz, ur-bazterrak pasealekuak bihurtuz, kanalaren ondoko erabilerak berrituz (alde berdeak, eskola, kirol eta kultura ekipamenduak), bai eta etxebizitza eraikinak, ura beti ikusi ahal izateko, itsasadar eta kanalari lauza elkarzutan jarriz.
Burutu diren azterlan hidrauliko guztiek kanala ireki beharra berretsi dute –bere lanak jadanik hasi dira-, hori eginda, Bilbon uholdeak egoteko arriskua gutxiagotuko litzatekelako. Kanala irekitzearen ondorio positiboak Kasku Zaharreraino helduko dira.
Zorrotzaurre berria
Zorrotzaurre berriaren heren bik (Alde Mistoa) herri-erabilera izango dute, 154.066 m2 espazio libre eta herri-hornidurak jartzeko 93.537 m2 barne, azken hauetan, hainbat ekipamendu kokatuko direlarik (hezkuntza, osasun, kirol eta kulturakoak).
Etorkizuneko Zorrotzaurrek erabilera ugari izateak (etxebizitzak, bulegoak, dendak eta hornidura publiko eta pribatuak), hiri garapen orekatua eta mugikortasunaren gutxipena lortzen lagunduko du. Erabileren nahaste egokia lortzeko, jarduera ekonomikoek eraikiko den %25a hartuko dute.
Planak 5.473 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du (erdia BOE edo tasatuak eta beste erdia libreak) eta 202.129 m2 eraikiak, ekonomia jarduetarako. Horrek, Zorrotzaurren 6.000 lanpostu inguru egotea ekarriko du.
San Inazio eta Deustuko auzoak kanaleraino luzatuko dira uraz ohartuz, eta Botika Zaharreko parkearekin konektatuko duen 20 metro zabalerako erribera pasealekua edukiko dute.
Irlan, laguntzarik beharko ez duten auzo berri bi egongo dira, bat, mutur bakoitzean. Bietan jarduera ezberdinak nahastuko dira: etxebizitzak, dendak, bulegoak, herri-hornidurak, aisirako lekuak, e.a.
Auzo bien artean eta San Pablo elizaren inguruan –gaur egun hor daude etxebizitza eraikin gehienak- alde berezia, “kasku zaharra” antzeko bat sortuko da, bertan, jadanik dagoen auzoaren izaera mantentzeko.
Hiri-egitura
Bide-sare oso sinplea diseinatu da. Espaloi zabalak eta bidegorria daukan etorbide zentralean oinarrituta dago eta hor bertan ere, irla osoa zeharkatu eta lau geraleku izango dituen tranbia jarriko da. Irlaren mutur bakoitzean, irlatik berehala irten eta sartzea ahalbidetuko duen bide zirkuitu erreza egongo da.
Ondoko auzoekin konektatzeko hiru zubi eraikiko dira: bat Deusturekin, beste bat San Inaziorekin eta hirugarrena Zorrotzarekin. Azken hau mugikorra izango da itsasadarratik Itsas Museoraino nabiga daitekeela bermatzeko. Gainera, tranbia Zorrotzaurren Zabalgunetik sartzeko balioko duen laugarren zubi bat egongo da.
Jarduera ekonomikoa hiriko parke teknologikoan kontzentratuko da. Berau, irlaren mutur bien artean banandu eta zubien ondoan kokatuko da, helgarritasuna erreztezko.
Esparru osotik zehar bananduta dauden 19 industria eraikin zahar kontserbatuko dira eta euren birgaikuntza egin ondoren, erabilera berriak izango dituzte.