Zorrotzaurre
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketara aurkeztutako eskaintzak
Guztira, bederatzi eskaintza aurkeztu dira Bilboko Udalak, Deustuko kanala ireki eta Deustu, etorkizuneko Zorrotzaurre irlarekin lotuko duen zubiaren lanak egiteko antolatu duen lehiaketara. Eskaintzak aurkezteko epea joan den ostiralean amaitu zen. Eskaintza guztiak UTE legez antolatu dira, guztira 32 enpresa bilduz.
Bestalde, lehiaketa honi paralelo, Udal bilbotarrak lanen zuzendaritzarako antolatu duen lehiaketan -epea, joan den ostiralean ere amaitu zen- zazpi eskaintza jaso dira (euretariko bost, UTEak).
Lehiaketa bien esleipena gutxi barru egingo da Deustuko kanala irekitzeko lanak eta zubi berriarenak (biak aldi berean egingo dira) aurtengo amaierarako hastea aurrikusita dagoelako. Euren egiterapen epea 18 hilabetekoa da.

empresas.