Zorrotzaurre
22 eskaintza aurkeztu dira Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa egiteko lehiaketan
Guztira, 22 eskaintza aurkeztu dira (horietako 6 UTE legez egituratuta daudenak), aurkezpen epea gaur eguerdian amaitu den Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa egiteko lehiaketan.
Proiektuaren idazketa eta zubiaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak finantziatu eta Batzorde Kudeatzaileak kudeatuko ditu.
Jasotako 22 eskaintzek 29 ingenieritza enpresa biltzen dituzte eta aipatutako enpresa hauek zubietan espezializatuta dauden bide-ingeniaririk garrantzitsuenak ekarri dituzte. Enpresen erdia baino gehiago Euskadikoak dira.
Eskaintzak aztertu ondoren, Batzorde Kudeatzaileak, zubiaren proiektuaren idazketa, eskaintzarik onena aurkeztu duen enpresari egitea aginduko dio.