22 eskaintza aurkeztu dira Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa egiteko lehiaketan

Zorrotzaurre

22 eskaintza aurkeztu dira Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa egiteko lehiaketan

28/02/2014

Guztira, 22  eskaintza aurkeztu dira (horietako 6 UTE legez egituratuta daudenak), aurkezpen epea gaur eguerdian amaitu den Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa  egiteko lehiaketan.

Proiektuaren idazketa eta zubiaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak  finantziatu eta Batzorde Kudeatzaileak kudeatuko ditu.

Jasotako 22 eskaintzek 29 ingenieritza enpresa biltzen dituzte eta aipatutako enpresa  hauek zubietan espezializatuta dauden bide-ingeniaririk garrantzitsuenak ekarri dituzte.  Enpresen erdia baino gehiago Euskadikoak dira.

Eskaintzak  aztertu ondoren, Batzorde Kudeatzaileak, zubiaren proiektuaren idazketa, eskaintzarik onena aurkeztu duen enpresari egitea aginduko  dio.

Aurrekoa
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketa esleitu da
Hurrengoa
Hil egin da Iñaki Azkuna, Zorrotzaurreko hirigintza berrikuntza proiektuaren ezinbesteko eragilea
close