Bilbao Ekintzaren laguntzen egitaraua, Zorrotzaurreko dinamizazio ekonomikoko proiektuetarako

Zorrotzaurre

Bilbao Ekintzaren laguntzen egitaraua, Zorrotzaurreko dinamizazio ekonomikoko proiektuetarako

26/09/2016

Irailaren 13ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Bilbao Ekintza E.P.E.-k, Zorrotzaurreko dinamizazio ekonomikoko proiektuetarako prestatu duen laguntzen egitarauaren deialdia argitaratu du.

Zehazki, bi jarduera motetan oinarritzen dira: alde batetik enpresa ekimenak sustatu eta sendotzeko egitarauak edota ekintzak; eta bestetik, jendea erakarri eta etorkizuneko irlaren posizionamendua lortzearen aldeko ekintzak.

Diru-laguntza izan dezaketen proiektuaren gastuak, honako hauek dira: erakunde onuradunari lotuta dauden langileen ordain-sariak; argi, ur, telefono, gas eta internet gastuak; diru-laguntza izan dezaketen jardueren egiteari lotuta dauden gai eta ondasun suntsikorrak; eta Bilbao Ekintzak aurretiaz onartutako beste gastu batzuk.

Laguntzak, diru-laguntza izan dezaketen proiektuaren %50erainoko gastuentzako izango  dira, 30.000 euroko gehienezko mugarekin.

Eskabideak aurkezteko epea,  2016ko urriaren 1etik 31ra doana izango da.

Aurrekoa
Indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, beste gauza batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza trasnformazio proiektua
Hurrengoa
FEDER programa europarrak 9,3 milioiko diru-laguntza eman die Zorrotzaurreko garapen iraunkorreko proiektuei
close