Proiektu zoriontsuak 2018rako

Zorrotzaurre

Proiektu zoriontsuak 2018rako

29/12/2017

2018 urte oso berezia izango da Zorrotzaurreko proiekturako.

Bertan Deustuko kanala zabaltzeko obrak amaituko dira eta, horrenbestez, egungo penintsula irla bilakatuko da, horrela Bilboko auzo honen berregituratze prozesuan aurreikusitako une gogoangarri nagusienetako baten eskutik eremu honetan etorkizuneko uholde arriskuak murriztea bilatuz.

Baina horrez gainera, 2018an bestelako jarduera ugari garatuko dira: Deustuko kanalaren eskuineko marjinako (San Ignacio eremua) hirigintza jarduerak abian jarriko dira; planeko lehenengo etxebizitza berrien eraikuntzarekin jarraituko da; gaur egun dauden etxebizitza eraikinak birgaitzeko obrak amaituko dira; DigiPen, bideo-jokoen unibertsitatea, Zorrotzaurrera lekualdatuko da eta bere heziketa zikloak irakasten hasiko da birgaitutako Beta 1 eraikinean; Beta 2 eraikinaren egokitzapen jarduerak amaituko dira, As Fabrik prestakuntza eta ekintzailetza proiektuari bidea emateko; Paper-fabrikaren eraikina kultura erabilera emateko zabalduko da; eta beste hainbat jarduera ere garatuko dira, horrela Zorrotzaurre ekonomia eta gizarte garapenerako aukera gehien eskaintzera datorren Bilboko auzoetako bat bilakatzera heltzeko.

Beraz, 2018 hau Zorrotzaurrerako hain berezia izango denez, gure irakurle guztiei opa diegu urte berri on eta oparoa izan dezatela, eta bere proiektu pertsonalak zein profesionalak ahalik eta arrakasta eta sormen handienaren eskutik garatzera heldu daitezela.

2018 zoriontsua denontzat.

Aurrekoa
Hitzarmen Batzordeak lehiaketa baterako deialdia luzatzen du alde batetik Zorrotzaurre proiektuaren A faseko hirigintza obren garapenerako eta bestetik obraren zuzendaritzarako
Hurrengoa
Ramón Barea saritua izan da Sabino Arana Fundazioak emandako sarien 2017ko edizioan
close