Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Bereziari egindako arrazoibideen hartzea
Zorrotzaurreko Plan Berezia jendaurrean jartzeko denboraldia amaitu ondoren (azaroaren 29tik urtarrilaren 26 arte iraun zuena), guztira jaso diren arrazoibideak, 38 izan dira, euretariko hiru, epez kanpo bidali zirelarik. Epe barruan jasotako 35etatik, 15, bertan dauden etxeetako jabeek aurkeztu dituzte, beste 4, auzokoeen elkarteek, 6, bestelako elkarte edo erakundek, 4, enpresek eta 6, partikularrek.
Batzorde Kudeatzaileak, aurkeztutako idatziak aztertu ondoren, Bilboko Udaletxera igorriko duen txostena egingo du, bertan, aurkeztu diren proposamenak onartu edo ez onartzeko dauzkan arrazoiak azalduko dituelarik.
Udaletxeak Plan Bereziaren agirian gehitu beharreko arrazoibideei buruzko azken erabakia hartuko du, bere ondorengo behin betiko onarpenerako.