Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaile eta Hitzarmen Batzordearen bilera

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaile eta Hitzarmen Batzordearen bilera

18/07/2016

Gaur Bilbon,  Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailea bai eta Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordea ere bildu dira.

Batzorde Kudeatzaileraren bilera hau, Ibon Areso ordezkatu zuen Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, batzordeko  lehendakari izendatu eta urte bete geroago egin da. Bileran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Angel Toña sailburua ere egon da.

Bileran, ohiko gaiak aztertzeaz  gain, Alkateak,  iazko martxoan proiektuaren Master Plana egin zuen Zaha Hadid arkitektu anglo-irakiarraren heriotza bizi izan zuen  Zorrotzaurreko proiektuaren jardueren azken urteko balantzea egin du.

Denboraldi honetan proiektuan  gertatutako jazoera garrantzitsuenak, honako hauek izan

  • Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena, 15-12-16an. Horren ondoren, Udaletxeak, Jabetza Erregistrora bidali duen dagokion Egiaztagiria luzatu du, Birpartzelazio Proiektutik ateratako lursail berriak inskriba ditzan.
  • Kalte-ordainen zati handienaren ordainketa, aldea utzi behar duten enpresei eta euren lursailei uko egiten dieten jabeei.
  • 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektuaren egitea. Bilboko Udalaren hasierako onarpena berehalakoa izango da.
  • Zorrotzaurre Deusturekin lotzen duen Frank Gerhy zubia, oinezko eta ibilgailuentzat inauguratzea
  • LKS ingeniaritzak egin eta Visesak finantziatuko duen San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren diseinuaren aurkezpena.
  • Jaureguizarrek San Inazioko lursail bitan eta Deustuko baten garatu duen etxebizitza berrien lehen promozioa martxan jartzea, bertan, Babes Ofizialeko 112 Etxebizitza, 117 etxe tasatu eta 131 libre eraikiko direlarik.
  • ETS-k Bilboko tranbia Zorrotzaurrera luzatzeko egindako azterlan informatiboaren lizitazioa eta Typsa ingeniaritza enpresari esleitu izana.

Jarduerarik ez daukaten eraikinen eraisketekin  jarraitzea. Adibidez, Mefesako bost eraikinak eta gaur egunean, Agemasa eraikinaren zati baten eraispena.

Eraberean, Alkateak datorren urtealdian jadanik martxan dauden lanekin jarraitzea planteatu du, Birpartzelazio Proiektuaren Lursail berriak  Jabetzaren  Erregistroan inskrabatzen amaitzeko, Urbanizazio Proiektua behin-betiko onartu eta eraisketekin eta lurzoruaren kutsadurari buruzko azterlanekin jarraitzeko.

Azkenez, Alkateak Zorrotzaurrek datorren urterako dauzkan hiru gertaera garrantzitsuenak  zehaztu ditu:

  • Visesa-k lizitatu beharreko San Inazio zubiaren lanak.
  • Hitzarmen Batzordeak Deustuko kanalaren eskuinaldearen (San Inazio) unbanizazio lanen lizitazioa.
  • Jaureguizar sustatzaileak San Inazion eta Deustun  eraikiko dituen lehen etxebizitzen lanei hasiera ematea.

 

 

Aurrekoa
Kalte-ordainen ordainketa aldea uzten duten enpresei eta euren lursailei uko egiten dieten jabeei
Hurrengoa
Manuela Gatto, Zaha Hadid estudioko zuzendaria: “Zorrotzaurrek gazteentzako aukerak sortu eta hiriaren beste profil bat egitea bilatu behar du”
close