JARDUERAK
San Inazio-Zorrotzaurre zubia
San Inazio auzoa Zorrotzaurre irlarekin, Deustuko kanala zeharkatuz eta Islas Baleares kaleari jarraipena emanez lotuko duen zubia, LKS Ingenieria S.COOP. enpresako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bide-ingeniariek diseinatu dute.
Zubi berriak 75 metroko distantzia gainduko du bitarteko euskarririk gabe eta bere taulak, guztira, 28 metroko zabalera edukiko du, jarraiko banaketa honekin: ibilgailuentzat, bi karril izango duen 6,70 metroko galtzada, 7,00 metro autobusentzat bakarrik izango diren bi karrilentzat, txirrindularientzat bi norabideko 2,50 metroko karrila eta 8,80 metro oinezkoentzako espaloi birentzat, bakoitzak, 4,40 metro izanik.
Inbertsioaren aurrekontu estimatua, 8 milioi eurokoa da, BEZ kanpo. Eusko Jaurlaritzak finantziatuko du eta lanek 17 hilabete iraungo dutela aurreikusi da.
ESKEMA ETA EGITURA KONTZEPTUA
Zubiaren kontzeptu eskema definitzen duten baldintzatzaile nagusiak, honako hauek dira:
- 75 metroko argia gainditu behar da, ubidean inolako bitarteko euskarririk jarri gabe.
- Bilboko siderurgi tradizioa dela eta, materiala, nagusiki, altzairua izan beharko du. Ohiko errekurtsoa da hori Bilbon baina ez horregatik balio gutxiagokoa.
- Zubi galanta eta formetan arina diseinatu nahi da, ikusmenarentzat oztopoa izango ez dena eta bere helburua, soiltasuna eta eraikuntza teknologia izango da.
Proiektatutako soluzioaren eskema nagusia, ubidetik taulapean irten eta zubiaren zentruan 3 metroko altuera izateraino leunki igoten diren arku simetriko bik osatzen dute. Luzetarako nerbio bik, taularen kargak arkuetatik zintzilikatzen dituzte, 1,50 metroko pendulu biren bidez. Neurri honek zubiaren eredua ematen digu aipatutako hori osatzen duten gainontzeko elementuentzat.
Eskema, plataforma gauzatu eta kargak, luzetarako nerbioetara bildaltzen dituzten zeharkako hiru elementu familiek osatzen dute, bai eta taularen portaera dinamikoa kontrolatzeko arkuen artean jarritako luzetarako habe familia bat ere.
Arkuen kanpo aldean, ertz aldagarri eta forma leuneko sahiets familia bi daude (uretan behera eta uretan gora) eta euren artean, 1,50 metroko ardatz-artea ere. Euren gainean, plataforma gauzatuko duen egiturazko tramexa eta bere gainean, zur sintetikoko zorua jarriko da. Zeharkako sekzioa beheko aldean zelula itxiak dauzkan “T” bikoitza da.
Arkuak, euren luzera osoan, hormigoiez beteta daude. Besoetan, sekzioa, zabalera aldagarriko algeluzuzena (2,79tik metro 1era) eta aldaketarik gabeko 0,70 metroko ertza da. Tarte zentralean, sekzioa metalezkoa eta “V” formako traingelua da, 0,70 metroko ertzaz eta metro 1eko zabaleraz.
Luzetarako nerbioak metalezkoak eta angeluzuen sekziokoak dira, metro 1eko zabalera eta 1,16 metroko ertzaz. Nerbio hauek, taularen lauzarekin batera, arkuaren trakzio kordoi lanak egiten dituzte.
Taula arkuen arteko aldean osatzeko, habeen gainean, xafla grakatuaz eta hormigoiez egindako taularen lauza “in situ” jartzen da.
Baranda, securit motako beirek osatuta dago, muntagarik gabe eta bertan jarri eta Itsasadarra begiratzera gonbidatzen zaituen altzairu erdolgaitzeko eskudela izurtuaz errematatuta dago. Muntagarik ez egoteak, arintasun eta gardentasun sentsazioa dakar eta horrek, zubia hormigoizko estribo sendo biren gainean jarrita dagoen elementu arintzat hartzera eramaten gaitu.
ARGIZTAPENA
Argiztapen funtzionala bai eta apaingarrirako ere erabiltzen diren proiektore eta foku guztiak, LED teknologiakoak dira.
Argiztapen funtzionala, 12 metroko altuera daukaten zutabe birekin konpondu da (bat alde bakoitzean), eta bakoitzak, taulari begira dauden 3 proiektore dauzka.
Argiztapen apaingarria, arkuen azpian, penduluen arteko espazioan dagoen zoruan sartutako fokuak osatuta dago. Foku hauek gorantz begira daude arkua izarniatuz. Besoak, taulapean arkuen jarraipena direnak, taularen azpiko estriboetan jarrita dauden foku birekin izarniatzen dira.
MATERIALAK
Egitura, altzairuz eta hormigoiez proiektatuta dago. Hormigoi armatua estriboen material nagusia da eta karbono altzairua (zuriz amaituta), taulakoa.
Espaloien zorua zur sintetikokoa da (zur eta erretxina konposatua) eta, ibilgailuen alderako zorua, berriz, nahasmen biotuminosokoa. Bizikleten karrila, gorri koloreko mikroaglomeratuaz gauzatu da.
HIRI INTEGRAZIOA
Etorkizuneko Zorrotzaurre irlaren ipar muturran, garrantzi bereziko konekzio lotunea sortuko da. Aipatutako hau, etorkizuneko irlaren etorbide zentralera irtengo da, aipatutako hori, alde batetik Zorrotza Puntarekin lotuz eta bestetik, zubi honen bidez, San Inaziorekin. Eskema honen barruan, zubia, hiri sarearen zati da, bertan integratuz eta bere zeregina funtsionaltasunez eta apaltasunez betez.
Arkuen itxurarekin egindako lanak, protagonismo guztietatik ihes egiten duen adierazpen estetiko garbia dakar. Bere itxuren garbitasunak egitura eta funtzio eskakizunei erantzuna ematen die, euren izateko arrazoia, esanahi gabeko kontakizunetara jo behar gabe berez azalduz.
Arkuen liraintasunak eta muntagarik gabeko beirazko barandek, ikusmen eragin txikia sortzen dute jadanik mugarriz beteta dagoen Itsasadarrean.
Zubi barruan, begirada bakar batek edozein puntutik, bere itxura eta funtzioa ulertzea eta ingurua interferentziarik gabe sentitzea ahalbidetzen digu.
Eskuinaldean, zubiaren estriboa, hormarekin eta bertan dauden kontrahormekin integratzen da. Hormaren erremate gailurra, estriboaren geometria berrira egokitzen da, egitura bien artean unitate formala sortuz.
Ezkerraldean, estriboa eta euste-horma berriaren artean, gailurra goitik behera jartzen da, juntura moduan.
ITSASADARRAREN URIOLEN ERREGIMENAREKIN BATERAGARRIA
Zubia, 500 urteko itzultze aldiari dagokion eta +4,47 kotan dagoen Itsasadarraren uriola handiena pasatzen uzteko proiektatuta dago. Isurbidea erreztatzeko, gutxienez, 40 metroko zabalerako tartean metro 1eko behe-babesa izango du, kanalaren ardatzan zentratua.