San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntzaren bigarren lizitazioa

Zorrotzaurre

San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntzaren bigarren lizitazioa

21/07/2017

Visesa (Vivienda y Suelo de Euskadi S.A.) deritzonak, San Inazio auzoa (IDOM-en egoitza berriaren distantzia gutxira) Zorrotzaurreko etorkizuneko irlarekin lotuko duen zubiaren eraikuntza berriz atera du lehiaketara, lehenengo lizitazioan, 2016ko abenduan egin zena, atzera egin baitzen.

Lehiaketa berri honetarako eskaintzak aurkezteko epea, 2017ko irailaren 15eko 13:00etan bukatuko da.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 10.198.702,20 eurokoa da (BEZ kanpo) eta egiteko epea 17 hilabeteetan ezarri da.

LKS ingeniaritzako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bide-ingeniariek diseinatu duten zubi honek, 75 metroko luzera edukiko du, ubidean euskarririk gabe, eta 28 metroko zabalera, honela banandurik: 6,7 metro galtzada ibilgailuentzako karril birentzat, 7,0 metro autobusentzat bakarrik izango diren karril birentzako, 2,5 metro bi noranzkoko bidegorriarentzat eta 8,8 oinezkoentzako espaloi birentzat, bakoitza 4,4 metrokoa.

Aurrekoa
Bederatzi urte bete dira Zorrotzaurreko lehen eraispenak hasi zirenetik
Hurrengoa
Hitzarmen Batzordeak Ballets Olaeta kalearen urbanizazioarekin harremana daukaten lehiaketa bi esleitu ditu
close