Enlaces de Interés
San Inazio zubiaren instalazioa bi hilabete atzeratzen da
Garai honetarako, urriaren erdialdea, kanalaren ezkerraldean muntatzen ari diren oholak muntatuta behar zuen jada. Arazo bat dago ordea. Obra lanetatik gertu dauden iturriek diote operazio hau atzeratu egin beharko dela (ikusmin asko sortzen duen operazioa da gainera, prozesuaren ikusgarritasunagatik). Puzzlea osatzen duten piezen parte bat jasotzea falta da, atzerapenarekin datoz; Sevillako enpresa batek fabrikatzen ditu. Funtsezko osagai horiek gabe ez da posible ohola osatzea eta, beraz, ezta hura gabarra batean jartzea ere; hartatik, bi ertzetan ipiniko diren garabiak baliatuz, alde bietan eraikitako zapatetan ahokatzeko.
Iturria: El Correo