San Inazio zubiaren instalazioa bi hilabete atzeratzen da

Enlaces de Interés

San Inazio zubiaren instalazioa bi hilabete atzeratzen da

15/10/2019

Garai honetarako, urriaren erdialdea, kanalaren ezkerraldean muntatzen ari diren oholak muntatuta behar zuen jada. Arazo bat dago ordea. Obra lanetatik gertu dauden iturriek diote operazio hau atzeratu egin beharko dela (ikusmin asko sortzen duen operazioa da gainera, prozesuaren ikusgarritasunagatik). Puzzlea osatzen duten piezen parte bat jasotzea falta da, atzerapenarekin datoz; Sevillako enpresa batek fabrikatzen ditu. Funtsezko osagai horiek gabe ez da posible ohola osatzea eta, beraz, ezta hura gabarra batean jartzea ere; hartatik, bi ertzetan ipiniko diren garabiak baliatuz, alde bietan eraikitako zapatetan ahokatzeko.

Iturria: El Correo

Aurrekoa
As Fabrik proiketuak azken pausoa ematen du hurrengo ikasturtean Zorrotzaurren tokiko talentuari ateak ireki ahal izateko
Hurrengoa
Euskadiko Arkitektura Bienalak bere egitarauean “Zorrotzaurre, erriberatik irlara” izeneko jardunaldia barne hartzen du, azaroaren 4ean Bilbon Eraikunek antolatuta ospatuko dena
close