Zorrotzaurre
Lau urte bete dira Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordea sortu zenetik
Gaur lau urte bete dira Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren Egite Unitatearen Hitzarmen Batzordea sortu zenetik.
Hitzarmen Batzordearen zeregina, guztira 389.654 m² –ko azalera daukan eta Deustuko kanalaren eskuinaldea eta etorkizuneko irlaren ipar eta hego muturrak hartzen dituen aipatutako 1go Egite Unitatea garatzea da.
Bere jarduera nagusiak Birpartzelazio Proiektua eta Urbanizazio Proiektua idatzi eta bideratzea izan dira. Era berean, mantenduko ez diren eraikin industriak eraisteari ekin dio eta urbanizazio lanak egiten hasi da.
Batzordearen eratzaileak, bost jabe pribatu eta publiko izan ziren: Eusko Jaurlaritza, Visesa, Bilboko Udala, Eskuinaldeko Higiezinen Elkarte Sustatzailea eta Vicinay Cadenas. Sortu zenetik, Batzordean, beste bost jabe pribatu gehiago sartu dira.
Hamar jabe hauek, 1go Egite Unitateak guztira hartzen duen azaleraren %83,44 gehitzen dute.
Hitzarmen Batzordearen gaur egungo lehendakaria, Visesako zuzendari nagusia, Carlos Quindós Fernández da.