Lau urte bete dira Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordea sortu zenetik

Zorrotzaurre

Lau urte bete dira Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordea sortu zenetik

15/10/2017

Gaur lau urte bete dira Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren Egite Unitatearen Hitzarmen Batzordea  sortu zenetik.

Hitzarmen Batzordearen zeregina, guztira 389.654 m² –ko azalera daukan eta Deustuko kanalaren eskuinaldea eta etorkizuneko irlaren ipar eta hego muturrak hartzen dituen aipatutako 1go Egite Unitatea garatzea da.

Bere jarduera nagusiak Birpartzelazio Proiektua eta Urbanizazio Proiektua idatzi eta bideratzea  izan dira. Era berean, mantenduko ez diren eraikin industriak eraisteari ekin dio eta urbanizazio lanak egiten hasi da.

Batzordearen eratzaileak, bost jabe pribatu eta publiko izan ziren: Eusko Jaurlaritza, Visesa, Bilboko Udala, Eskuinaldeko Higiezinen Elkarte Sustatzailea eta  Vicinay Cadenas. Sortu zenetik, Batzordean, beste bost jabe pribatu gehiago  sartu dira.

Hamar jabe hauek, 1go Egite Unitateak guztira hartzen duen azaleraren %83,44 gehitzen dute.

Hitzarmen Batzordearen gaur egungo lehendakaria, Visesako zuzendari nagusia, Carlos Quindós Fernández da.

Aurrekoa
Zorrotzaurre, 2017ko Ondarearen Europar Jardunaldietan egongo da
Hurrengoa
Zorrotzaurreko proiektuaren jarduerei buruzko bideoak: jadanik dauden etxebizitza- eraikinen birgaikuntza
close