Zorrotzaurre
Sei urte bete dira, Zorrotzaurre berriko lehen eraikina, hau da, IDOM-en egoitza berria inauguratu zenetik
Gaur sei urte bete dira IDOM-en egoitza berriaren inaugurazio ofizialetik. Aipatutako eraikin hori, Zorrotzaurre aldearen hiri-birsorkuntza proiektuan eraikitako lehenengoa izan zen.
San Inazioko behealdean kokatuta, berde koloreko diseinu abangoardista dauka eta IDOM-eko arkitektura dibisioko Javier Pérez Uribarri arkitektuaren lana da.
Eraikina, Zerga gabeko Gordailu zaharraren egitura aprobetxatuz eraiki zen eta 30 milioi euroko inbertsioa behar izan zuen.
Bost solairuren artean bananduta dauden ia 15.000 metro karratuetan, eraikinak azken teknologiak dauzka energia-eraginkortasun mailarik handiena lortzeko. Bertan, 900 profesional baino gehiagok lan egiten dute.
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak, webgune honen “Proiektu-Jarduerak” atalean ikus daiteken eraikin honi buruzko bideoa egin du.