Hautatu egin dira Zorrotzaurreko alde berdeen diseinua egiteko lehiaketaren finalistak

Zorrotzaurre

Hautatu egin dira Zorrotzaurreko alde berdeen diseinua egiteko lehiaketaren finalistak

14/09/2012

Batzorde Kudeatzaileak  Zorrotzaurreko espazio libreak  (edo alde berdeak) diseinatzeko lehiaketaren bost finalistak aukeratu ditu. Lehiaketan aurkezteko epea abuztuaren 10ean amaitu zen eta bertan,  hogei bat arkitektu, bide-ingeniari eta paisaiagile talde agertu ziren.

Honako enpresa hauek osatutako ekipoak dira:

  • Esteyco Gernika (Bizkaia); Esteyco (Madril); IMB Arquitectos (Bizkaia); Local 4 (Bizkaia).
  • Saitec (Bizkaia); MMI Gestio D’arquitectura I Paisatge (Bartzelona).
  • González Cavia y Cabrera Arquitectura Urbanismo y Paisaje (Bizkaia); Jansana, De la Villa, De Paauw, Arquitectes (Bartzelona).
  • Fulcrum Planificación Análisis y Proyectos (Bilzkaia); Okra Landschapsarchitecten (Utrech-Holanda).
  • Arriola & Fiol Arquitectes (Bartzelona); CICSA (Bartzelona).

Bost lalde hauek bi hilabeteko epea  edukiko dute, guztira, 157.000 m2ko azalera izago duten  Zorrotzaurreko alde  libreetarako euren diseinu proposamenak aurkezteko.

Hortik ateratzen diren diseinuak epaimahai batek baloratu eta  irabazlea aukeratuko du. Epaimahaia, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Batzorde Kudeatzaileko ordezkariak osatuta egongo da.

 

Hasierako orrialdeko berriaren laburpena

Batzorde Kudeatzaileak  Zorrotzaurreko alde berdeak diseinatzeko lehiaketaren bost finalistak aukeratu ditu. Talde hauek bi hilabeteko epea edukiko dute euren proposamenak aurkezteko eta gero, epaimahai batek baloratuko ditu bai eta  lehiaketako irabazlea aukeratu ere.

Aurrekoa
Vicinay Cadenas, Sestaon bere fabrika berria eraikitzen hasi da eta bertara, Zorrotzaurreko instalakuntza guztiak eramango ditu.
Hurrengoa
19 eskaintza aurkeztu dira Zorrotzaurreko lehen faseko urbanizazio proiektuaren idazketa egiteko lehiaketan
close