Zorrotzaurre
Sinatu egin da Zorrotzaurreko industria eraikin batean kokatuko den As Fabrik proiektuari dirulaguntza emateko akordioa
Bilboko Udaleko Alkatetza, Garapen Ekonomikoa eta Gobernu Onaren zinegotzi koordinatzailea Gotzone Sagarduik eta Europar Batasuneko Urban Innovation Actions (UIA) programako ordezkariek, Zorrotzaurren kokatuko den As Fabrik negozio digitalen ideien haztegia proiektuari diru-laguntza emateko akordioa sinatu dute.
As Fabrik-en helburua, ekintzatzailetza eta prestakuntzaren bidez, tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre, industriarako 4.0 sistema aurreratuen esparruan eta ekonomia digitalean, sistema berritzaile eta erreferentziakoa legez sendotzea da.
Proiektuak 5,8 milioi euroko inbertsio aurrekontua dauka eta Europar Elkarteak guztirakoren %80a emango du.
As Fabrik, Zorrotzaurreko proiektuan mantendu, jadanik hutsik dagoen eta birgaituko den industria eraikin baten ezarriko da (ustez, Beta 2 eraikinean).
As Fabrik-en proiektua martxan jartzen parte hartu duten bazkideak, honako hauek izan dira: Bilboko Udala; Mondragon Corporation; MIK (Mondragon Innovation & Knowledge); Gaia; Orkestra; Eiken; Idom eta Mondragon Unibertsitatea (Ingeniaritza eta Enpresagintza Fakultateak).
Bilboko Udalaren helburua, As Fabrik-ek, 3 urteko epean bere ateak irekitzea da.